Itxi

Espainiako Gobernuaren inkesta

Mutilen % 33k onargarritzat jotzen dute bikotekidea kontrolatzea

Erredakzioa

Besteak beste, lagunak ikustea eta lan egitea galaraztea normala dela uste dute.

Emakume gazteen % 28k aitortu egin dute bikotekideek kontrolatzen dituztela. EiTB

Hiru mutil gaztetik batek onargarritzat jotzen du bikotekidea kontrolatzea, Espainiako Gobernuaren ikerketa baten arabera. Besteak beste, neska-lagunaren ordutegiak kontrolatzea, mugak jartzea eta lagunak ikustea eta lan egitea edo ikastea galaraztea da normaltzat jo dituzten jarrerak.

"Genero indarkeriaren pertzepzioa nerabeen eta gazteen artean" du izena ikerketak, eta Susana Camarero Berdintasunerako Estatu idazkariak, Blanca Hernandez Genero Indarkeria gaietan Espainiako Gobernuak duen ordezkariak eta Veronica de Miguel soziologoak aurkeztu dute.

Hain zuzen ere, 15 eta 29 urte arteko 2.500 pertsonari galderak eginda egin dute inkesta.

Oro har, gazteek gainerako herritarrek baino tolerantzia handiagoa dutela ondorioztatu dute ikerketan. Hala ere, emaitzak kezkagarriak dira, oso.

Bestalde, emakume gazteen % 28k aitortu egin dute bikotekideek kontrolatzen dituztela.

Informazio gehiago (1)