Itxi

PPren proposamena

Adingabeek ezingo dute abortatu gurasoen baimenik gabe

Erredakzioa

Abortuaren Legea berritzeko proposamena sartu du PPk Kongresuan, bere hauteskunde-programa “betetzeko” eta horren inguruan dagoen “adostasun sozialari” erantzuteko.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Adingabeek ezingo dute abortatu gurasoen edo legezko tutoreen baimenik gabe, gaur Alderdi Popularrak aurkeztu duen proposamenak aurrera egiten badu.

Abortuaren Legea berritzeko proposamena sartu du PPk Kongresuan, bere hauteskunde-programa “betetzeko” eta gai horren inguruan dagoen “adostasun sozialari” erantzuteko.

Martxoa amaitu aurretik eztabaidatu eta bozkatu nahi du auzi hori PPk.

Abortatzeko aukeraz ari garenean, 16 edo 17 urteko neskatoek gurasoen edota legezko tutoreen baimena izateak “berebiziko garrantzia” du PPrentzat.

Horregatik, euren kabuz abortatzeko aukera bertan behera utzi nahi dute popularrek. PSOEren Gobernuak 2010. urtean onartu zuen aukera hori.

Ondorioz, abortatu nahi duten adingabeek, “euren borondatea agertzeaz gain”, tutoreen baimena ere beharko dute, proposamen hori onartuz gero.

Albisteak (2)

Bideoak (1)