Denboralea
Luizi handi bat erori da Andoainen, Leitzaran ibaiaren alboan
I.A. | Erredakzioa
Erreka-Ondo etxetik metro gutxira izan da lur mugimendua eta une horretan barruan zeuden senar-emazteak eta haien semea kanpora atera dituzte.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Luizi handi bat erori da Andoainen, Goiburu auzoan, Leitzaran ibaiaren alboan. Erreka-Ondo etxetik metro gutxira izan da lur mugimendua eta une horretan barruan zeuden senar-emazteak eta haien semea kanpora atera dituzte, badaezpada. Udaltzaingoa, Ertzaintza eta suhiltzaileak bertaratu dira, eta azken horiek atera dute familia etxe barrutik.
Goizeko 09:00ak inguruan izan da luizia. Segurtasun sailak jakitera eman duenez, kalteak handiak izan dira. Hainbat teknikari gertatutakoa aztertzen eta kalteak zenbatzen ari dira.
Euri denboraleak arazo handiak sortu ditu gaur, hirugarren egunez, Euskal Herriko hainbat tokitan. Jarraitu eitb.eus- en denboraleari buruzko informazioa.
nformazioa.