Itxi

Bartzelonan

Siriara borroka egitera joan nahi zuen emakume bat atxilotu dute

Erredakzioa

Emakumea Turkiatik Bartzelonara heldu denean atxilotu dute, Prateko aireportuan. Auzitegi Nazionalak bera atxilotzeko nazioarteko agindua emana zuen.

Guardia Zibilak Bartzelonako aireportuan atxilotu du emakumea. Argazkia: EFE

Guardia Zibilak Marokoar jatorriko emakume bat atxilotu du Bartzelonako aireportuan. Barne Ministerioak jakitera eman duenez, emakumeak Siriara bidaiatzeko asmoa zuen, Estatu Islamikoarekin borroka egitera.

Emakumea Turkiatik Bartzelonara heldu denean atxilotu dute, Prateko aireportuan. Auzitegi Nazionalak bera atxilotzeko nazioarteko agindua emana zuen.

Marokoar jatorriko emakumea Bartzelonako Rubi herrian bizi zen eta abenduan 3 urteko semea hartu eta desagertu egin zen. Emakumearen senarrak emaztearen aurkako salaketa jarri zuen. Barne ministerioak esan duenez, haurra egoera onean dago aitarekin.

Bartzelonara heldu aurretik Turkian atzeman zuten emakumea, Sirian sartzeko ahaleginetan. Daesh talde terroristarekin bat egiteko asmoa zuela uste da.

Ikerketen arabera, emakumeak terroristak batzen zituen.

Albisteak (2)