Itxi

Salvador

AEBk salvadortar baten estradizioa eskatu du Ellacuriaren hilketagatik

agentziak | erredakzioa

Justizia Departamenduak Ipar Carolinako Auzitegiari eskatu dio Salvadorreko Armadako koronel ohi bat atxilotzeko eta Espainiako Estatura estraditatzeko.

Your browser doesn’t support HTML5 video

AEBetako Justizia Departamenduak 1989an Salvadorren bost jesuita, tartean Ignacio Ellacuria, hiltzea leporatzen dioten Salvadorreko Armadako koronel ohi bat atxilotzeko eta Espainiako Estatura estraditatzeko eskatu dio Ipar Carolinako Auzitegiari.

Eskakizunean, AEBetako Justiziak dio Inocente Orlando Montano Morales 72 urteko koronel ohiak hilketaren aurreko bilera batzuetan parte hartu zuela, eta azkenekoan, "ofizialetako batek, Montanoren aurrean, Ignacio Ellacuria hiltzeko eta lekukorik ez uzteko agindua" eman zuela.

Hurrengo egunean, goizaldean, 1989ko azaroaren 16an, Ellacuria buru zuen Universidad Centroamericanan, Salvadorreko Armadak sei jesuita hil zituen, sukaldariaz eta horien alaba adingabeaz gain.

2011n, Eloy Velasco Auzitegi Nazionaleko epaileak Salvadorreko gerra zibilean (1980-1992) bost jesuiten hilketarekin lotutako 20 militar salvadortarretako 15 Espainiako Estatura estraditatzea eskatu zuen.

Albisteak (5)

Bideoak (1)