Itxi

Elkarrizketa Radio Euskadin

Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta: %0,3 iruzurgilea, Lanbideren arabera

Europa Press

Adolfo Alustiza Lanbideren zuzendariak adierazi duenez, une honetan 66.000 lagunek jasotzen dute laguntza hori, "baina 130.000 pertsonengan eragiten du familiei ematen baitzaie".

Adolfo Alustiza Lanbideko zuzendari nagusiak iragarri duenez, Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen duen % 0,3k iruzurra egiten du. Horren ildotik, arrasto elektronikoa ezartzearen alde agertu da, edo "bestelako identifikazio sistemaren bat, iruzurra saihesteko", baina "ez dugu onartuko diru-laguntza honetarako soilik erabiltzea eta talde zehatz bat kontrolatzea".

Radio Euskadik egindako eta Europa Pressek jasotako elkarrizketan esan duenaren arabera, une honetan 66.000 lagunek jasotzen dute laguntza hori. Azken urteetan jasotzen dutenen kopurua biderkatu da, krisi ekonomiaren eraginez.

Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren sistemak "irabaziak" ekartzen dituela adierazi du Alustizak; "ez soilik duintasunean, gizarte mailan, baizik eta ekonomikoak ere bai". Gainera, gogorarazi duenez, sistema "hobetu ahal da, kudeaketa Diputazioetatik Jaurlaritzara igaro delako". "Transferentzia modu zakarrean egin zen, eta horrek arazoak eragin ditu", gaineratu du.

Laguntza jasotzen duen diru kopuruari dagokionez, Alustizak zehaztu du momentu honetan 66.000 pertsonek jasotzen dutela, "baina 130.000 pertsonengan eragiten du familiei ematen baitzaie".

"Krisiaren eragina arindu du, ondo eutsi diogu, pobrezia tasa % 5ean mantendu dugu iaz arte, % 7ra heldu baikara", esan du. Gainera, zehaztu dunaren arabera, azken zortzi urteetan bikoiztu egin da diru-laguntza jasotzen duen pertsona kopurua.

Albisteak (2)