Itxi

Tragedia Mediterraneoan

Italia eta Malta beste 450 etorkin erreskatatzeko lanean ari dira

Agentziak | Erredakzioa

Gainera, gutxienez hiru pertsona hil dira Rodas uhartearen (Grezia) kostaldean. Ontzi batek etorkin ugari zeramatzan eta Dodecanesoko artxipelagoan hondartu egin da.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Matteo Renzi Italiako lehen ministroak gaur azaldu duenez, Italia eta Malta 450 bat pertsona daramatzaten beste bi ontzi erreskatatzeko lanean ari dira. Azken egunetako etorkin uholdearen aurrean “krisi humanitarioa” bizitzen ari direla salatu du Renzik.

Renzi Joseph Muscat Maltako homologoarekin bildu da asteburuko tragedia aztertzeko. Italiako lehen ministroak zehaztu duenez, laguntza eskatu duten etorkinen ontzien kopuruak gora egin du eta beste bi ontzi erreskatatzeko lanean ari dira orain.

Horietako bat Libiatik 30 bat miliara dago eta 100-150 pertsona daramatzan ontzi puzgarri bat da. Bestea ontzi handiagoa izango litzateke, 300 bat pertsona daramatzalako.

Bestalde, bizirik atera diren pertsonen informazioak baieztatzen baldin badira, igandean Libiatik gertu hondoratu zen arrantza-ontziak 900 bat pertsona zeramatzan, Muscatek azaldu duenez.

Ontzi bat hondartu egin da Rodasen (Grezia) eta hiru lagun hil dira

Gainera, gutxienez hiru pertsona hil dira Rodas uhartearen (Grezia) kostaldean. Ontzi batek etorkin ugari zeramatzan eta hondartu egin da Dodecanesoko artxipelagoan.

Kostazainen bozeramaile batek azaldu duenez, orain arte hiru pertsonaren heriotza baieztatu dute (emakume bat, gizon bat eta ume bat). 90 lagun erreskatatu dituzte, horietatik 57 polizia-etxeetara eraman dituzte, eta beste 23 ospitalera.

Egurrezko ontziak hondoa jo du harkaitzetan, Sefiroseko hondartzatik hurbil, eta gutxi geroago urperatu da.

Etorkin askok uretara salto egin dute eta hondartzan zeuden herritarren laguntzarekin salbatu dira.

Albisteak (2)

Bideoak (2)