Haustura hidraulikoa
Frackinga debekatzeko lehen pausoa eman du Legebiltzarrak
eitb.eus
PPk babestu egin ditu EH Bilduk eta PSE-EEk teknika hau debekatzea eskatzeko aurkeztutako proposamenak.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Eusko Legebiltzarrak lehen pausoa eman du gaur Euskadin frackinga, hau da, lurpetik ezohiko gasa haustura hidraulikoaren bidez erauzteko teknika polemikoa, debekatzeko. Izan ere, PPk babestu egin ditu EH Bilduk eta PSE-EEk teknika hori debekatzea eskatzeko aurkeztutako proposamenak.
Akordioa frackinga debekatzea eskatzeko 100.000 sinadura baino gehiago bildu dituen herri ekimen legegilea eztabaidatzeko eratutako lantaldean lortu du.
EAJk teknika hori bost urtez ez ezartzea eskatzen zuen, ingurumenean duen eragina aztertzeko.