Itxi

Save the Children-en txostena

Umeak dituzten guraso bakarreko familiak pobrezia jasateko arriskupean

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Save the Children erakundearen arabera, guraso bakarreko etxebizitzen erdiak baino gehiagok, gutxienez adingabe bat kargupean dutenek, pobrezia edo gizarte-bazterketa jasateko arriskuan daude.

Ia 1,8 milioi dira heldu bat eta gutxienez adingabe bat kargupean duten familiak (hots, Espainiako familien % 9,6), eta horietatik % 53,3k pobreziarekin eta gizarte-bazterketarekin zerikusia duten egoerak pairatzeko arriskua daukate. Ehuneko hori % 30,5era jaisten da bi gurasoz osatutako familien kasuan.

Save the Children Gobernuz Kanpoko Erakundeak azaldu duenez, guraso bakarreko familiei buruz hitz egiten dugunean, kontuan izan beharra dago gorantz doan errealitatea dela, eta familia horien % 82k emakumezko bat dutela arduradun nagusi.

Erakundearen hitzetan, familia mota horiek aurre egin behar dituzten arazo nagusienak estutasun ekonomikoarekin eta euren semeei behar den besteko arreta emateko dauden laguntza apurrekin dute zerikusia.

Aipatutako zailtasunok bizitzarako ezinbesteko gastuak dira, adingabeen bizi-kalitateari eragiten dietenak, hain zuzen; honako hauek, besteak beste: elikagaiak, botikak, eskolarako materiala eta arropa erostea; alokairua edo hipoteka ordaintzea…

Txostenak nabarmentzen duenaren arabera, guraso bakarreko familietako amen % 52 lan-merkatutik kanporatuta daude edota prekarietate- edo ezegonkortasun-egoeran lan egiten dute. Horren arrazoia hauxe da: ezin dezaketala enplegu hoberik lortu, umeak zaintzen daudelako edota kontziliazio-neurri gutxi daudelako.