Itxi

Ekitaldi solidarioa

Gomazko ahateen estropadak horiz jantzi du Bilboko itsasadarra

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Hirugarren urtez, Walk On Project (WOP) fundazioak antolatu du 'estropatada'. Aurten 35.000 ahatek parte hartu dute estropadan.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Hirugarren urtez, plastikozko ahateek bete dute gaur Bilboko itsasadarra, izan ere, tradizio bihurtu den "estropatada" edo ahate lasterketa solidarioa egin dute Bizkaiko hiriburuan. Ekitaldia bertatik bertara ikusteko ehunka lagun bertaratu dira Bilboko itsasadarraren bazterretara.

Walk On Project (WOP) fundazioak antolatu du "estropatada" deiturikoa eta bertan bildutako dirua gaixotasun neurogeneratiboak ikertzeko erabiliko dute. Walk On Project fundazioa Mikel Rementeria musikariaren eta haren emazte Mentxu Mendietaren ekimena da, eta horren helburua epe laburrean aplikatzeko moduko gaixotasun neurodegeneratiboei buruzko ikerketa proiektuak finantzatzea da.

Aurten, suziria botata askatu dituzte 35.000 ahateak beira birziklatzeko edukiontzietatik Bilboko itsasadarrera.

Deustuko zubitik Bilboko Itsas Museora bitarteko bidea egin dute ahateek piraguan zihoazen WOP fundazioko boluntarioak ondoan zituztela. Behin estropada eta sari banaketa ekitaldia amaituta, egun osoko festa egiten ari dira Bilboko Itsas Museoaren inguruetan eta magiaz, sukaldaritza eskolez eta musikaz gozatzeko aukera izango da.

Ahate bakoitzak geolokalizatzaile bat dauka jabeek uneoro ahatea non dagoen jakin dezaten. Ahate bakoitzaren truke 5 euro ordaindu behar izan dituzte eta 24 ikastetxetako ikasleek izan dute horiek apaintzeko ardura.

 

Bideoak (1)