Itxi

Immigrazioaren drama

1.000 pertsona eurotunela zeharkatzen saiatu dira berriz

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Aste honen hasieran, ia 2.000 pertsona saiatu dira eurotunelean barrena egiten, baina Poliziak galarazi egin diete.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Frantziako Poliziak galarazi egin du bart mila etorkin inguruk eurotunelaren bitartez Erresuma Batuan sartzea, iturri ofizialen arabera.

Azken egunetan, 120 agente bertaratu dira eurotunelera, immigrazioari aurre egiteko. Aldez aurretik 300 zeuden.

Aste honen hasieran, ia 2.000 pertsona saiatu dira eurotunelean barrena egiten, baina poliziak galarazi egin diete.

Etorkinak kamioietan sartzen saiatu dira, Erresuma Batura heltzeko.

Maniobra hori oso arriskutsua da. Astelehenean, adibidez, Sudango gazte bat hil zen, kamioi batek harrapatuta. Guztira, bederatzi dira azken bi hilabeteetan hildakoak.

Albisteak (1)

Bideoak (1)