Ikerketa
Ebolaren aurkako txerto baten eraginkortasuna frogatu dute Ginean
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
VSV-ZEBOV izena du txerto berriak “eta ehuneko ehunean da eraginkorra”, The Lancet aldizkariaren arabera.
Ebola gaixotasunaren aurkako txerto esperimental batek “eraginkortasun handia” duela frogatu dute adituek. Gaixotasunarekin harremana duten 4.000 laguni jarri diote txertoa Ginea Conkryn, epidemiak gehien astindu duen herrialdetako bat, eta emaitza onak lortu dituzte.
VSV-ZEBOV izena du txerto berriak “eta ehuneko ehunean da eraginkorra” infekzioa ez zuen pertsonei eta hamar egunera jasotako emaitzen arabera. Datuak Britainia Handiko The Lancet aldizkariak kaleratutako ditu eta Gineako Gobernuak eman ditu ezagutzera.
12 hilabete baino gutxiagoan erakutsi ahal izan da txertoaren eraginkortasuna, eta adituen aburuz, “errekorra” da hori. Ikerketan Munduko Osasun Erakundeko adituek, Mugarik Gabeko Medikuak erakundeko adituek, eta Norvegiako, Kanadako, Gineako, AEBko eta Erresuma Batuko adituek parte hartu dute.
Txerto berriak VSV birusa eta Zaire anduiaren proteina baten genea uztartzen ditu. Ebolak 11.294 lagun hil ditu Afrikako hainbat herrialdetan.