Itxi

Genero-indarkeria

Morañako krimenagatik hainbat elkarretaratze egin dituzte Galizian

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Ehunka lagun bildu dira hiri galiziar nagusietan ostiralean Pontevedran izandako bi alaben hilketagatik protesta egiteko. Ustezko hiltzailea, alaben aita bera, espetxean dago.

Genero-indarkeriaren aurkako elkarretaratzeak egin dituzte Galiziako hiri nagusietan. Argazkia: EiTB

Marcha Mundial das Mulleres elkarteak hainbat elkarretaratze deitu ditu igande arratsalde honetarako hiri galiziar nagusietan ostiralean Morañan (Pontevedra) izandako bi neskatoen hilketagatik protestatzeko.

Krimenaren ustezko hiltzailea neskatoen aita bera da, eta fidantzarik gabeko behin-behineko espetxealdia ezarri diote.

Gauzak horrela, ehunka lagun hiri galiziar nagusietan bildu dira 20:00etan, hala nola, Coruñan, Santiago de Compostelan, Pontevedran, Vigon, Ferrol eta Ourensen.

Marcha Mundial das Mulleres elkarteak azaldu duenez, "bikotekide ohiaz mendekatzeko, Morañan hildako bi neskatoen hilketa gaitzestu nahi dute" gaurko elkarretaratze horiek. "Emakumeek pairatzen duten indarkeria luzatzeko, gurasoek seme-alabak erabiltzen dituzte, eta hori salatzen urteak eman ditugu", gaineratu du.

"Haurrak arma edo biktima bezala erabiltzen dituzte guraso erasotzaileek, ama mehatxatzeko, alegia", salatu dute elkarte horretako kideek.

Epaileak behin-behineko espetxealdia, komunikatua eta fidantzarik gabekoa ezarri dio ustezko hiltzailearentzat. Bestalde, Morañako Udalak hiru dolu-egun deitu ditu neskatoen hilketagatik.

Albisteak (2)