Kargatzen...
Itxi

Berregituratzea

Google Inc konpainia Alphabet Inc izatera pasako da

Agentziak | Erredakzioa

Berregituraketa aurten gauzatuko dela bermatu du enpresak. Googleren akzio guztiak Alphabeten izenera pasako dira, eskubide guztiekin.

Google Inc konpainiak New Yorken duen egoitzaren irudia. Argazkia: EFE

Google Inc konpainiak bere estruktura berregituratzea erabaki du, eta Alphabet Inc izatera pasako da. Alphabet arduratuko da Interneteko bilaketez eta beste hainbat unitatez.

Larry Page Googleren sortzaileak, estruktura berriko presidentea izango dela iragarri du bere blogean eta presidenteorde seniorra zen Sundar Pichai izango dela Googleren presidentea.

Alphabet Incek, Googlek burtsan duen tokia hartuko du, eta akzio guztien jabe izango da, eskubide guztiekin. "Berregituratze honek, oinarria Google konpainiaren barruan ditugun ezohiko aukeretan mantentzea ekarriko digu", esan du Larry Pagek bere blogean.

"Alphabet empresa multzo bat da, eta multzo horretako empresa handiena Google da", gaineratu du Pagek. Berregituraketa aurten gauzatuko dela bermatu du enpresak.

Albisteak (3)