Itxi

Pertseidak

Abuztuaren 1ean, 'Done Laurendiren malkoak' ikusteko une egokiena

Erredakzioa

Pertseida izar iheskorrak abuztuaren 11tik 13rako gauean ikusi ahal izango dira argien.

"Done Laurendiren malkoak" abuztuaren 12tik 13rako gauean. Argazkia: EFE

Pertseidak abuztuaren 11tik 13rako gauean ikusi ahal izango dira argien. Munduko ozar-izar ospetsuenak dira.

Ozar-izar edo izar-jasa bakoitza kometa bati lotuta dago. Pertseiden "izar iheskorrak" izenaz ezagutzen ditugunak Swift-Tuttle kometak uzten dituen hauts-partikulak dira.

Kometa bat eguzki-sistemaren barrualdera gerturatzen denean, honen erdigunea (izotzez eta harriz osatua dago) goratu egiten da, eguzki-erradiazioaren ondorioz, eta hauts eta gasezko isats modukoak sortzen dira.

Urtero, garai honetan Lurrak kometa honen hondarrekin topo egiten du. Hauts-partikula horiek abiadura handian desegiten dira, "izar uso" izenaz ere ezagutzen ditugun meteoro distiratsuak sortuz.

Meteoro horien jarioak abuztuaren 11tik 13ra izan ohi du jarduerarik handiena, baina fenomeno hau uztailaren bigarren hamabostalditik abuztuaren amaierara arte ikus daiteke.

Orokorrean, onena pertseidak ikusteko toki ilun bat aukeratzea da, argi-kutsadurarik eta eraikin eta zuhaitzak bezalako oztoporik ez duena.

Ez da tramankulu berezirik behar, gure begiekin nahikoa da, baina komeni da lagungarria izan daitezkeen zenbait objektu eramatea; Perseus konstelazioa aurkitzen lagunduko digun zeruko mapa bat, esaterako. Izar-multzoak hiruki formako gorputza du, gorantz dauden bi hanka eta bi oin ditu, eta ezkerreko eskua altxatuta du. Horretaz aparte, eroso egoteko, ondo legoke lo-zaku bat hartzea, burko bat, zapatila egokiak janztea eta berokiren bat eramatea, nahiz eta uda izan, gauez tenperaturak behera egiten duelako.

Albisteak (1)

Informazio gehiago (1)