Donostia
Juan Carlos erregea Illumben egotearen aurkako protesta deitu dute
Agentziak | Erredakzioa
Donostiako Errepublikarrak Elkarteak deitu du elkarretaratzea, eta Donostia Antitaurina Orain! plataformak eta EH Bilduk babestu dute.
Donostiako Errepublikarrak Elkarteak elkarretaratzea deitu du, ostegun honetarako, Gipuzkoako hiriburuko Illumbe zezen-plazan, Juan Carlos I. erregea bertan egotearen aurka. Donostiako Aste Nagusian zezenketak izango dituzte berriro, bi urteren buruan; izan ere, EH Bilduk zuzentzen zuen udal-gobernuak zezenketak kentzea erabaki zuen. Halaber, "animalien tortura eta hilketaren aurkako" protesta egitera ere deitu dute.
Donostia Antitaurina Orain! plataformatik ere elkarretaratzean parte hartzeko deia egin dute; zezen-plazaren ondoan egingo dute, 17:30etik aurrera.
Donostiako EH Bilduk ere protestan parte hartuko duela adierazi du, eta "euskal gizarteak erabakitzeko duen eskubidea defendatzera" ere animatu ditu herritarrak.