Itxi

Hilketak

Ostiral honetan emango diete azken agurra Cuencan eraildako emakumeei

Atgentziak | Erredakzioa

Auzitegiko medikuek bukatu dute bi hilotzen autopsia.

Hilketak Cuencan EFE

Ostiral honetan emango diete azken agurra Marina Okarynska eta Laura del Hoyo Cuencan eraildako 66 eta 24 urteko bi emakumeei. Asteazken honetan aurkitu zituzten bi emakumeen hilotzak, eta ostegun honetan Errumanian atxilotu dute Sergio Morate, bi hilketen susmagarri nagusia.

Lauraren aldeko hileta 11:15ean hasiko da, San Fernando elizan; Marinaren aldekoa, aldiz, 11:30etik aurrera izango da, eta San Esteban elizan egingo dute.

Auzitegiko medikuek ostegun arratsaldean bukatu dituzten autopsiak, eta ostiralean emango diete biei azken agurra, Cuencan bertan.

Tanatorioan hainbat lagun eta senitarteko bildu dira gaur arratsaldean. Hil-kapera La Alameda beilatokian egon da kokatuta, Cuencan. Autopsiak ere bertan egin dituzte.

Albisteak (4)