Gripearen kontrako kanpaina
Nola bereizi gripea eta katarroa?
eitb.eus
Mukiak, sukarra, eztula, giharretako mina… dira gripearen ohiko eta ezohiko sintomak.
Askotan, katarroa eta gripea nahasteko joera dago, batzuetan biek baitituzte sintoma berberak, baina gripearenak beti dira gogorragoak.
Alde nabarmenena sukarra da; izan ere, 38 gradutik gorakoa izaten da hiruzpalau egunez gripearen kasuan , eta arinagoa da katarroaren kasuan.
Katarroan oso ohikoa da mukiak botatzea, baina oso ezohikoa da hori gripean.
Buruko mina, giharretako oinazea eta eztula ohikoak eta oso gogorrak izaten dira gripearen kasuan, baina gutxitan gertatzen dira katarroan.
Azkenik, doministikuak, eztarriko mina eta begietako narriadura ohikoagoak dira katarroan gripean baino, azken horretan oso gutxitan agertzen baitira.
Kutsatzeen % 35 lanean
Espainiako Estatuan, 10etik 3k lanean hartzen du gripea, bulegoetan eta leku itxietan batez ere, eta urtero 1.250 milioi euroko gastua eragiten du, FREMAPek jakitera eman duenez.
Izan ere, gripeak eragiten ditu bajen % 10-17, eta 60 milioi lanordu galtzea eragiten du.
Argazkia:
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-ShareAlike 2.0 Generic License