Itxi

Heltzen aurrenak

Eritreako hiru errefuxiatu Bilbon 'atseden hartzen' ari dira dagoeneko

eitb.eus

Gutxi barru “asiloa eskatzeko izapideak” hasiko dituzte, CEAR Euskadiko ordezkariek aurreratu dutenez. Errefuxiatuak hartzeko prozesua “desesperatzeko modukoa” dela kritikatu du CEAR Euskadik.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Eritreako hiru errefuxiatu Bilbon daude dagoeneko. ?Atseden hartzen? ari dira, eta osasun ?egoera onean? daude. Gutxi barru, ?asiloa eskatzeko izapideak? hasiko dituzte, CEAR Euskadiko ordezkariek esan dutenez. Errefuxiatuei Laguntzeko Batzordearen kideek hartu dute errefuxiatuak artatzeko ardura.

CEAR Euskadiko kideak Madrilera joan ziren errefuxiatuak hartzeko, eta gauean egin dute bueltako bidaia, adineko hiru gizonekin batera.

Patricia Barcena CEAR Eukadiko abokatuak eta zuzendariak Bilbon eskainitako prentsaurrekoan azaldu duenez, aurrerantzean pausoak ?ohikoak izango dira, Espainiako sistemak aurreikusitakoak?.

Bestalde, errefuxiatuak hartzeko prozesua ?etsitzeko modukoa? dela kritikatu du Javier Calparsoro CEAR Euskadiko presidenteak. Horregatik, Eritreako hiru pertsona bakarrik heldu direla erantsi du. ?Erritmoa oso motela eta nekagarria da?, esan du. ?Prozesua azkartzeko? eskatu du Calparsorok.

Hala, Europan krisia hasi zenetik lehen errefuxiatuak hartu ditu Euskadik gaur. Afrikako errefuxiatuak Italiako Lampedusa uhartetik heldu dira.

Krisiari aurre egiteko erritmo motela eta geldoa dela-eta, oraingoz hiru pertsona horiek bakarrik espero dira. Madrilgo aireportura iritsi ziren bart, beste errefuxiatu batzuekin batera.

Eritrea

Hiru errefuxiatu horiek ez dira Siriatik etorri, Eritreatik baizik. Eritrea Afrika ipar-ekialdeko herrialde txiki bat da, eta erregimen politiko oso itxia du. Afrikako Ipar Korea dela diote askok.

Asilo eskatzaileen lehen taldea Madrilera heldu zen bart. Guztira, 12 pertsona dira (lau emakume eta zortzi gizon): 11 eritrear eta siriar bat.

Francisco Martinez Segurtasunerako estatu-idazkariak eta Marina del Corral Immigrazio eta Emigrazio idazkari nagusiak hartu zituzten, 21:30 aldera, Adolfo Suarez Madril-Barajas aireportuan.

Albisteak (5)

Bideoak (2)