Itxi

Errefuxiatuen drama

Baigorrik zazpi errefuxiatu hartuko ditu

eitb.eus

Hain zuzen ere, hiru sudandar, afganistandar bat, eritrear bat, tajikistandar bat eta apatrida bat hartuko ditu.

Hainbat errefuxiatu, Mazedonian. EFE

Baigorrik (Nafarroa Beherea) zazpi errefuxiatu hartuko ditu, Calaistik Erresuma Batura joatekoak ziren milaka pertsonen artean, Berria egunkariak jakinarazi duenez.

Hain zuzen ere, hiru sudandar, afganistandar bat, eritrear bat, tajikistandar bat eta apatrida bat hartuko ditu, eta goizaldean helduko dira.

Kazeta horren arabera, 50 ziren joatekoak Baigorrira, baina horra joan ahal izateko, Erresuma Batuan sartzeari uko egin behar zioten. Hori izan liteke azkenean kopurua zazpikoa izateko kausa.

Albisteak (1)