Itxi

Zentral nuklearra

CSNk Garoña berriz zabaltzeko baldintzak aztertuko ditu gaur

Agentziak | Erredakzioa

Nuclenorri eskatutako baldintza teknikoak betetzen diren aztertuko du Segurtasun Nuklearreko Kontseiluak, zentral nuklearrari 2031ra arte zabaltzeko baimena eman ala ez erabakitzeko.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Nuclenor konpainiari eskatutako baldintza teknikoak betetzen diren aztertuko du Segurtasun Nuklearreko Kontseiluaren (CSN) osoko bilkurak, Santa Maria de Garoñako (Burgos) zentral nuklearrari 2031ra arte zabaltzeko baimena eman ala ez erabakitzeko.

Eguneko gai-zerrendaren arabera, funtzionamendurako zehaztapen teknikoen hobekuntzak aztertuko dituzte kontseilariek, baita sistema elektrikoen independentzia diseinua aldatzeko eskaera eta eraikina zabor biltegi bezala erabiltzeko baimena (2005eko ebazpena) ere.

Gainera, isolamendurako euste-hormaren diseinuaren aldaketak eta sute baten aurrean segurtasun taldeek izan dezaketen babesa aztertuko dituzte.

Bestalde, bokal bat aldatzeko proposamena ere aztertuko dute kontseilariek, baimenak ematen dituen auzitegiak hala eskatuta.

Gai-zerrenda eta baldintza gehienak 2014ko uztailaren 30ean zehaztu zituen CSNko osoko bilkurak, eta ikuskaritzen emaitzak aztertu eta diseinu aldaketak egin baino lehen egiaztatu behar dira, erregaia kargatu aurretik. Horiek guztiak ontzat eman beharko dituzte zentrala irekitzeko.

Equo: "Onartezina da"

Juan Lopez de Uralde Equoko bozeramaile eta Podemoseko diputatuaren ustez, “onartezina da jarduneko Gobernuak zentral nuklearraren baimena berritzeko prozesua bultzatzea, ez baitu herritarren agindurik hori egiteko”, eta oposizioaren gehiengoa aurka dago.

Alderdi “gehienek” zentrala itxi nahi dute, Equoko bozeramailearen esanetan, eta Compromis, PSOE, Izquierda Plural, ERC, Coalicion Canaria, EAJ, Amaiur, BNG eta Geroa Bai alderdiek horren aldeko konpromisoa sinatu dute.

Burgosko zentral nuklearra berriro zabaltzea eragozteko, legez besteko proposamena aurkeztuko du “lehenbailehen” Podemosek, Lopez de Uralderen arabera. Horren iritzian, “CSN-n duen gehiengoa erabiltzen ari da PP Garoña berriz irekitzeko, abenduaren 20ko hauteskundeetan modu demokratikoan aukeratutako botere politikoa alde batera utzita”.

batera utzita”.batera utzita”.batera utzita”.

Albisteak (7)

Bideoak (1)