Kargatzen...
Itxi

GASTEIZKO UDALA

Gasteizen ez da asto-lasterketarik izango aurten

EITB.EUS

Leer en Castellano

Animaliei buruzko udal-ordenantza urratzen duela eta, Gorka Urtaran alkateak jakinarazi du aurten ez dela izango asto-lasterketarik uztailaren 25ean.

Asto-lasterketarik ez da izango aurten Gasteizen, Blusen eta Nesken egunean, uztailaren 25ean. Animaliei buruzko udal ordenantzaren 8. artikulua urratzen duela argudiatuta, Udalak asko-lasterketa bertan behera uztea erabaki du.

Artikulu horretan jasotzen denez, ez da baimenduko animalien sufrimendua ahalbidetzen duen eta pertsonen sentsibilitatea urra dezaken ekimenik. Blusen eta Nesken Batzordeari, dagoeneko, Udalak jakinarazi dio erabakia. Uztailaren 25erako elkarlanean ekimen aternatiboak antolatzeko borondatea azaldu dio Udalak Batzordeari.

Asto-lasterketarik ez, baina 2016an zezenketan egongo direla baieztatu du alkateak, aurreko legealdian sinatutako kontratua bete beharra dutelako. 2017an zezenketen gaia berriro aztertuko dutela ziurtatu du.

Informazio gehiago (1)