Indarkeria matxista
Oihu isila indarkeria matxistaren aurka, Gasteizen
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Mila pertsonak baino gehiagok 17 hilabeteko neskato baten eta horren amaren aurka egindako erasoak gaitzetsi dituzte Arabako hiriburuan.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Mila pertsona baino gehiago elkartu dira astearte arratsaldean Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazan, gizon batek 17 hilabeteko neskato baten eta horren amaren aurka egindako erasoak gaitzesteko.
Elkarretaratzea hiriburuko Plataforma Feministak deitu du, erasoen "basakeria" salatzea helburu.
Parte-hartzaileek hainbat pankarta erakutsi dituzte. Besteak beste, aldarri hauek zituzten eskuan: "Bizi nahi dugu", "Hilketa gehiagorik ez, emakume bat ere gutxiagorik ez", "Gasteizek ezetz genero indarkeriari" eta "Ez dira haserrealdiak, hilketak baizik".