Itxi

Txostena

Euskara sustatzeko politikan Espainiak kale egin duela dio Europak

Agentziak | Erredakzioa

Aldiz, Europako Kontseiluaren txostenak "aitortu eta goraipatu" egin ditu Eusko Jaurlaritzak egindako politikak euskara sustatzeko.

Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak adierazi du Europako Kontseiluak "txartel gorria" atera diola Espainiako Estatuari, Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Kartaren betetze mailari dagokionez.

Izan ere, Europako Kontseiluko Ministroen Batzordeak gomendio batzuk egin dizkio Espainiako Estatuko erakundeei.

Halaber, hedabideen eta hezkuntzaren bitartez Espainiako "eleaniztasunaren balioa Estatuan eta erkidego guztietan balio propiotzat eta positibotzat” islatzea beharrezkoa dela esan du Patxi Baztarrikak.

Ordea, txostenak Eusko Jaurlaritzak hartutako erabakiak “modu positiboan” baloratu dituela adierazi du. Gainera, Ertzaintzan eta Osasunean hobekuntzak egon direla baieztatu du, baina oraindik "lanean jarraitzeko beharra" dagoela aipatu du.