Itxi

Atzerrian kutsatua

Zika birusaren lehen kasua baieztatu dute Nafarroan

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Fernando Dominguez Osasun kontseilariak esan du Zika birusaren kasua "kontrolpean" dutela, eta ez dela arriskutsua.

Zika eragiten duen eltxoa. Artxiboko irudia: EFE

Espainian zika birusaren 23 kasu diagnostikatu direla jakitera eman du Osasun Ministerioak, horietako bat Nafarroan. Guztiak atzerrian kutsatu dira. Gainera, bi emakume haurdun kutsatuen artean daude.

Zortzi kasu Katalunian diagnostikatu dituzte, horien artean bi haurdun; beste bost Madrilen; hiru Gaztela eta Leonen; bi Aragoin; bi Asturiasen; bat Andaluzian eta beste bana Murtzian eta Nafarroan.

Carlos III.a Osasun Institutuko Mikrobiologia Zentro Nazionalak baieztatu ondoren, kasuen berri eman du Ministerioak bere webgunean. Guztiak atzerrian kutsatu dira.

Amerikako herrialde batzuetan izaten ari den zika izurritearen aurrean, Carlos III.a Osasun Ministerioarekin eta erkidegoekin elkarlanean inportatutako kasuak zaintzeko protokolo bat ezarri du Ministerioak.

"Kontrolpean dago"

Fernando Dominguez Nafarroako Gobernuaren Osasun kontseilariak esan du Zika birusaren kasua "kontrolpean" dutela, eta ez dela arriskutsua.

"Epidemiologia eta osasun ikuspuntutik, ez dago arazorik, kontrolpean dago", azpimarratu du kontseilariak, kasuaren konfidentzialtasuna gorde beharra dagoela azaldu aurretik.

"Dugun informazioaren arabera, inportatutako birusa da, ez dute hemen kutsatu", berretsi du Dominguezek.

du Dominguezek.

Albisteak (4)

Informazio gehiago (1)