Itxi

HODEI EGILUZ

Urkulluk elkartasuna adierazi dio Hodei Egiluzen familiari

EITB.EUS

Leer en Castellano

Eusko Legebiltzarreko kontrol saioan egin duen agerraldian, lehendakariak, ganbera osoaren izenean, babesa helarazi die Galdakaoko gaztearen etxekoei.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Iñigo Urkullu lehendakariak "elkartasuna eta dolumina" adierazi dizkio Hodei Egiluz gazte galdakaoztarraren familiari. Gaur baieztatu denez,  Egiluzena da otsailaren 11n Anbereseko Escalda ibaian aurkitutako gorpua. 2013ko urrian ikusi zuten azkenengoz hiri horretan.

Eusko Legebiltzarreko kontrol saioan egin duen agerraldian egin ditu adierazpenok lehendakariak. Ganbera osoaren izenean helarazi die babesa Egiluzen etxekoei eta lagunei. Hemendik aurrerako doluan ere, laguntza eskaini die.

"Lehendakari bezala, eta hemen bilduta gauden guztion izenean, gure dolumina eta elkartasuna helarazi nahi dizkiet Hodei Egiluzen etxekoei, aurkitutako gorpua gaztearena dela baieztatu ondoren. Zoritxarrez, hemendik aurrera familiak egin ahal izango duen doluan ere, laguntza eskaintzen diot familiari",  esan du.

 

Albisteak (1)

Bideoak (1)

Galeriak (1)