Bizkaiko Fiskaltza
1963an Gurutzetan ustez lapurtutako haur baten kasua ikertzen ari dira
agentziak | erredakzioa
Familiak salaketa jarri zuen duela aste batzuk, haurraren heriotzaren berri eman zieten arren, ez zietelako jakinarazi non hilobiratu zuten eta ez zutelako horri buruzko dokumenturik lortu.
Bizkaiko Fiskaltzak 1963an Gurutzetako ospitalean ustez izan zen "haur lapurtu" baten kasua ikertzeko izapideak jarri ditu abian.
Fiskaltzak jakitera eman duenez, Palentziako Fiskaltzaren izapideak jaso ostean jarri dute martxan ikerketa; izan ere, bertan bizi da ustez lapurtu zuten haurraren familia.
Duela aste batzuk, familiak Espainiako Poliziaren aurrean salatu zuen 1963an Gurutzetako ospitalean jaiotako haurra agian ez zela hil, nahiz eta hori esan zieten, haurraren heriotzaren egiaztagiria jaso bazuten ere, ez baitzieten jakinarazi non hilobiratu zuten eta ez zuten horri buruzko dokumenturik lortu.