Itxi

Istiluak

Marseillako ultrek istiluak eragin dituzte Bilboko erdigunean

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Ertzaintzak bost pertsona atxilotu ditu. Gainera, hiru pertsona zauritu dira, tartean bi ertzain.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Olympique Marseillako ultrek istiluak eragin dituzte Bilboko erdigunean, eta Ertzaintzak bost pertsona atxilotu ditu, Polizia autonomikoak eitb.eus-i baieztatu dionez.

Lau atxilotu frantziarrak dira eta bestea italiarra. Guztiei desordena publikoak egotzi dizkiete.

Zauritutakoei dagokienez, horietako bat 28 urteko Athletic zalea da, eta Basurtuko Ospitalera eraman behar izan dute. Beste bi zaurituak ertzainak dira.

16:30ean, Frantziatik etorritako hainbat erradikal kalteak egiten eta hainbat pertsonari erasotzen hasi dira San Mamesetik gertu; Rodriguez Arias, Maria de Diaz de Haro eta Poza Lizentziatua kaleetan zehazki.

Ondoren, ultrek Athleticeko zaleei aurre egin diete, Ertzaintza heldu arte.

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak esan du gertatutakoa "lotsagarria" dela.

Athletic eta Marseilla 19:00etan neurtu dira San Mamesen, Europa Ligako itzuleko partidan. Joanekoan ere istiluak izan ziren Frantzian, bi taldeetako ultren artean.

Estadioaren barruan ere, frantziar ultrek arazoak sortu dituzte, eta hainbat bengala piztu dituzte.

Argazkia: EFE

Argazkia: Oscar Ferreiro Baron

 

Bideoak (2)

Informazio gehiago (1)