Itxi

Hodei Bila

Galdakaok Hodei omenduko du haren gorpua ekarri ondoren

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Hodei Bila elkarteak azaldu duenez, omenaldiak oraingoz ez du datarik, baina datorren astean egin dezaketela esan du. Hala ere, gehiago atzeratu daitekeela gaineratu du.

Hodei Egiluz gaztea. Artxiboko irudia: EiTB

Hodei Egiluz gazteari omenaldia egingo diote Galdakaon (Bizkaia), gorpua Belgikatik Euskadira ekarri ondoren. Galdakaoko gaztearen gorpua otsailaren 11n topatu zuten.

23 urteko ingeniari informatikoa 2013ko urrian desagertu zen Anberesen. Hilabete batzuk lehenago bertara joan zen praktikak egitera. Gorpua Escalda ibaian aurkitu zuten.

Hodei Bila elkarteko ordezkariek azaldu dutenez, omenaldiak oraingoz ez du datarik, baina datorren astean egin dezaketela esan dute. Hala ere, gehiago atzeratu daitekeela gaineratu dute.

Hala eta guztiz ere, gaztea omentzeko ekitaldia egin ahal izateko, autopsia bukatu ondoren Egiluzen gorpua aberriratu beharko dute.

Albisteak (4)