Itxi

Galdakao

Hodei Egiluzen azken agurra martxoaren 10ean izango da, Galdakaon

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Ekitaldi zibila izango da. Udaletxe ondoan egingo dute, 20:00etatik aurrera.

Hodei Egiluzen alde Galdakaon egindako elkarretaratze bat. Artxiboko irudia

Galdakaok martxoaren 10ean emango dio azken agurra Hodei Egiluzi, udaletxearen alboan egingo duten ekitaldi zibil baten bidez.

Gazte galdakoztarra 2013ko urriaren 13an desagertu zen Anberesen, eta joan den otsailaren 11n topatu zuten, hilda, Eskalda ibaian.

Galdakaoko Udalak ohar baten bidez jakitera eman duenez, ekitaldia 20:00etan izango da eta ordu erdiko iraupena izango du, gutxi gorabehera.

Hodei 853 egunez egon zen desagertuta, eta ekimen honen bidez, denbora horretan helarazitako babesagatik esker ona adierazi nahi diete gaztearen gurasoek eta senideek herritarrei.

Familiak jakinarazi du ez dutela hileta-elizkizunik egingo Galdakaon. Beraz, aipatu ekitaldi zibila baliatuko dute Hodeiri azken agurra emateko.

agurra emateko.

Albisteak (4)