Itxi

EUSTAT

Emakumeek gizonen denbora bikoitza ematen dute etxeko lanetan

EITB.EUS

Leer en Castellano

Errentari dagokionez ere, alde nabarmena dago gizonen eta emakumeen artean, EAEn. 2013ko datuei erreparatuta, gizonek emakumeek baino ia 10.000 euro gehiago jasotzen dituzte urtean.

Etxekoandrea

EAEko emakumeek bi aldiz denbora gehiago ematen dute etxeko lanetan gizonek baino. Eustat Euskal Estatistika Erakundeak 1993-2013 aldian denbora kudeaketaren inguruan egindako ikerketaren emaitzetako bat da. Datuen arabera, 20 urtean egoera zerbait aldatu da, baina gizonek eta emakumeek etxeko lanetara bideratzen duten denboran alde nabarmena dago oraindik. 1993an emakumeek lau aldiz denbora gehiago ematen zuten etxeko lanetan gizonek baino; 2013an, bikoitza.

Prestakuntzari dagokionez, 1993an emakumeek gizonen denbora erdia ematen zuten horretan, baina urteen joan-etorrian, handitu egin da emakumeek heziketari emandako denbora. Gizonek emandakoak, aldiz, behera egin du.

Errenta banaketa

Errenta banaketari dagokionez ere, ezberdintasunak handiak dira gizonen eta emakumeen artean. 2013an, gizonek, batez beste, 24.414 euroko errenta zuten, eta emakumeek, 14.526koa (9.888 euro gutxiago).

Gizonen eta emakumeen errenten arteko alde nabarmenenak 60 eta 64 urte artekoen artean izan ziren; adin-tarte horretan, gizonek, batez beste, 17.892 euro gehiago jaso zituzten 2013an.

Emakumeen etxeko lan ez-ordaindua

2013an, EAE etxeko produkzioaren balioa 21.342 milioi eurokoa zen; BPGaren % 32,4. Horren % 66,7 emakumeen esku zegoen, eta gainerako % 33,3a, berriz, gizonen esku.

Albisteak (2)