Martxoak 8
Lau lagun identifikatuta, Bilbobuseko autobusetan pintadak egiteagatik
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Martxoaren 8arekin lotutako pintadak egin dituzte ustez identifikatutako lau lagunek Bilbobuseko autobusetan. Bilboko Udalak gaitzetsi egin ditu ekintzok.
Lau lagun identifikatu ditu Bilboko Udaltzaingoak, Bilbobus konpainiako zazpi autobusetan martxoaren 8arekin lotutako pintadak egiteagatik.
07:15 inguruan egin dituzte pintaketak, Altamirako, Ibeniko eta Betolazako geralekuetan. 28, 58, 22, 75, 58, 85 eta 27 lineatako autobusetan egin dituzte emakumearen nazioarteko egunaren aldeko pintadak.
Bilboko Udalak gaitzetsi egin ditu ekintzok. "Aldarrikapena bidezkoa izan arren, ondare publikoen kontrako erasoak justifikatzeko arrazoirik ez dago", esan dute Udaletik.