Itxi

Omenaldia Hodei Egiluzi

'Hodeik bizirik iraungo du gure gogoan'

eitb.eus

Leer en Castellano

Ehunka pertsonak azken agur hunkigarria egin diote Hodei Egiluzi Galdakaon.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Galdakaoko herritarrek ekitaldi xume eta hunkigarria egin dute ostegun arratsalde honetan, Hodei Egiluz agurtzeko.

Ehunka pertsonak elkarretaratzea egin dute udaletxe plazan, euriteei aurre eginda, Pablo Egiluz eta Koro Diaz gazte galdakaoztarraren gurasoei babesa agertzea xede.

Ekitaldia Arkaitz Estiballes bertsolariaren bertso batekin hasi da.

Bertan ordezkari politiko eta instituzional ugari ere izan dira, hala nola Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramailea, Ibon Uribe Galdakaoko alkatea, Juan Luis Ibarra EAEko Auzitegi Nagusiko presidentea, Bart De Wever Anberesko alkatea, Andoni Ortuzar EAJko burua, Niko Moreno Sortuko buruzagia, Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusia eta Nerea LLanos EAEko PPko idazkari nagusia.

Ekitaldian, Pablok eta Korok esker ona agertu diete herritarrei Hodei bilatzeko egindako guztiagatik.

"Hodeik bizirik iraungo du gure gogoan" adierazi dute.

Hodeik Anberesen praktikatan zegoen enpresan izan zuen nagusiak, Jan de Kezel-ek, ere hartu du hitza, eta gaztearen "espiritu baikorra" bizirik dagoela nabarmendu du, Belgikak eta Euskadik izan duten lankidetza dela eta.

"Anberesera etortzea eskatu ez izana nahiko nuke. Jakin izan bagenu zer gertatuko zen, edozer egingo genukeen gau hartan han egon ez zintezen", gaineratu du.

Gainera, Hodeiren lagun-min batek, Imanol Eguzkizak, esan du adorea ematen diola "Hodei gurekin" egongo dela jakiteak, Galdakaoko herritarren "berotasunaren, esfortzuaren eta maitasunaren bitartez".

Informatika ingeniaria Anberesera (Belgika) joan zen praktikak egitera, eta 2016ko otsailaren 11n hilik topatu zuten, Eskalda ibaian.

Gaztearen desagerpenak herri osoaren elkartasuna eragin zuen Galdakaon. Hodei bilatzea eskatzeko ekitaldietan parte hartu izan dute herritarrek, eta EAEko erakundeen babesa izan dute.

Igandean 200 pertsonak baino gehiagok azken agurra eman zioten Hodeiri Anberesko MAS Museoan. Hodeiren gurasoek ere hartu zuten parte.

 

 

Albisteak (2)

Bideoak (1)