Errefuxiatuen drama
Ane Irazabal EiTBren berriemaile berezia atxilotu dute Mazedonian
eitb.eus
Milaka errefuxiatu Greziatik Mazedoniara egiten ari diren ibilbidea jarraitzen ari zela atxilotu du Poliziak.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Ane Irazabal EiTBren berriemaile berezia atxilotu egin dute gaur arratsaldean Mazedonian, errefuxiatuen krisi humanitarioa jarraitzen ari zela.
Euskal Irrati Telebistako kazetariari Grezia eta Mazedonia arteko muga legez kanpo zeharkatzea egotzi dio Poliziak, eta Gevgelija (Mazedonia) herriko komisarian dute une honetan.
Etrefuxiatu pila bat basotik hesira bidean. "Mazedoniara gurutzatuko dugu". #Idomeni pic.twitter.com/q8c87H3KXq
— Ane Irazabal (@AneIrazabal) 14 de marzo de 2016
Milaka pertsonak Idomeniko (Grezia) errefuxiatu-esparrua utzi dute gaur, Mazedonian sartzen saiatzeko.
Irazabal hurrengo orduetan aske uztea espero da, 250 euro inguruko isuna ordaindu eta gero.
Reuters agentziaren arabera, guztira 30 kazetari inguru atxilotu dituzte.
Toni Angelovski Mazedoniako Barne ministroak azaldu duenez, Polizia kazeteriak identifikatzen ari da une honetana: "Baliteke pertsona batzuek kazetariak direla esatea, euren egoera hobetzeko".
Horren esanetan, isuna ordaindu eta aske utzi ostean, Bogoridicara eramango dituzte, hau da, Mazedoniaren eta Greziaren arteko mugara.