Frantzia
36 orduko greba hasi dute Frantziako aire-kontrolatzaileek
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Datozen orduetan Frantziara hegazkinez joan behar duten bidaiariei hegaldia bertan behera geratu den edo ez aldez aurretik egiaztatzeko gomendatu diete.
Frantziako aire-kontrolatzaileek 36 orduko greba egiten ari dira. Lanuztea asteazken honetan, 19:00etan, hasi dute. Protesta datorren ostiralean, 06:00etan, amaituko dute.
Datozen orduetan Frantziara hegazkinez joan behar duten bidaiariei hegaldia bertan behera geratu den edo ez aldez aurretik egiaztatzeko gomendatu die Aenak.
UNSA-ICNA sindikatuak martxoaren 20an eta 21ean deitutako aire-kontrolatzaileen grebak hegaldien % 20an izan zuen eragina, Orly, Beauvais, Lyon, Niza eta Marseillako aireportuetan. Lanuzte horren ondorioz, Espainian, 275 hegaldi bertan behera geratu ziren, Aenak jakinarazi duenez.
Azken urteotan hegaldien kopuruak gora egin badu ere, aire-kontrolatzaileak murriztu nahi dituzte 2016n. Erabaki horren kontra protesta egiteko deitu dute greba.