Kargatzen...
Itxi

Bizkaia

Eraso matxista batean esku hartzeagatik sastatu dute Barakaldon

agentziak | erredakzioa

Leer en Castellano

Biktima ospitalean dago larri. Erasotzaileak -25 eta 33 urte- atxilotu egin dituzte; horietako bat egun horretan atxilotua izan zen indarkeria matxista delitu batengatik.

Gizon bat larri zauritu dute lepoan sastatuta, eraso matxista batean laguntzen saiatzeagatik, Barakaldo herri bizkaitarrean. Ertzaintzak bi erasotzaileak -25 eta 33 urtekoak- atxilotu ditu, Segurtasun Sailak zabaldu duenez.

Gertaera ostiral gauean izan zen, Erribera auzoan, Barakaldon, berton jarri zuten zirku baten inguruetan, pertsona talde bat jai bat ospatzeko bildu zen lekuan. Jaia bukatu eta gero, bi bikote eta gerora biktima izango zena geratu ziren.

Ertzaintzaren arabera, gizon horrek esku hartu zuen, bikote baten artean izandako eraso batean, gizonak emakumea jo zuela ikusita.

Une horretantxe bertan ziren bi gizonezkok eraso zioten; batek ukabilez eta besteak (emakumea jo zuenak) lepoan sastatu zuen.

Hori dela eta, zauritua ospitalera eraman behar izan zuten berehala, ebakuntza egin ziezaioten.

Ertzaintzak ustezko bi egileak atxilotu zituen, gizahilketa saiakera ahalegina egitea leporatuta.

Izan ere, 33 urteko gizonezkoa egun horretan atxilotua izan zen, goizean, emaztea jo zuelakoan, zehaztu du Ertzaintzak.

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

 

 

>

 

 

Informazio gehiago (1)