Kargatzen...
Itxi

ISTRIPUAK

Gidari bat harrapatuta geratu da eta txirrindulari bat zauritu da

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Suhiltzaileek emakumea erreskatatu ondoren, Basurtuko ospitalera eraman dute. Bestetik, Urdulizen txirrindulari batek traumatismo bat jasan du istripu batean eta Gurutzetako ospitalera eraman dute.

Gidari bat, 76 urteko emakumezkoa, autoan harrapatuta geratu da, 15:00etan. Cadaguako igarobidetik (BI-636) Dacia Sandero batean Bilborako bidean zihoala, ibilgailua galtzadatik atera eta irauli egin da.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, suhiltzaileek erreskatatu behar izan dute. Bertatik ateratakoan, osasun-zerbitzuek Basurtuko Ospitalera eraman dute, anbulantzia batean.

Bestalde, 11:30 aldera, 64 urteko txirrindulari batek istripua izan du Urdulizen (Bizkaia), Aita Gotzon kalean. Ezbeharraren ondorioz, gizonak traumatismo handia egin du, eta Gurutzetako Ospitalera eraman dute.