22 urte espetxean
Pablo Ibar heriotzaren korridoretik aterako da datozen 15 egunetan
Agentziak | Erredakzioa
Presoaren heriotza-zigorraren baliogabetzearen aurka Fiskaltzak aurkeztutako helegitea atzera bota du Floridako Auzitegi Gorenak. Otsailean erabaki zuen Gorenak zigorra baliogabetzea.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Pablo Ibarren heriotza-zigorraren baliogabetzearen aurka Fiskaltzak aurkeztutako helegitea atzera bota du Floridako (AEB) Auzitegi Gorenak. Otsailean erabaki zuen Gorenak zigorra baliogabetzea.
Floridako Gorenak Benjamin Waxman abokatuari igorri dio ebazpena, Fiskaltzaren helegitea atzera bota duela azaltzeko, Andres Krakenberger Pablo Ibar Heriotza-zigorraren aurkako Elkartearen bozeramaileak jakinarazi duenez.
Auzitegiaren erabakia ?berraztertzeko? helegitea Fiskaltzak aurkeztu zuen otsailaren bukaeran. Aste batzuk lehenago Ibarren heriotza-zigorra bertan behera utzi zuen auzitegiak. Hiru pertsona, taberna baten jabea eta bi modelo, 1994an hiltzea egotzi zioten Ibarri.
Epaiketa berria
Honenbestez, Floridako Gorenaren ebazpenak indarrean jarraitzen du. Ibarrek epaiketa berri bati egin beharko dio aurre, beraz.
Pablo Ibar Heriotza-zigorraren aurkako Elkarteak zehaztu duenez, ?15 eguneko epea? dute presoa espetxe-erregimen normal batera eramateko.
15 urte heriotzaren korridorean
Ibarrek ia 22 urte daramatza preso; horietako 15, Raindfordeko kartzelaren heriotzaren korridorean, Starken (Florida). 2000. urtean zigortu zuten, hilketa hirukoitza egin izana egotzita.
Zigorra baliogabetzeko, krimena gertatu zen tokian ?Ibarren DNA kamisetan ez aurkitzea? argudiatu zuen Floridako Auzitegi Gorenak. Hiltzaileak ?aurpegiaren zati bat estaltzeko? erabili omen zuen elastikoa.
Abokatuek Ibar errugabea dela esan dute beti. Hala, froga erabakigarriaren fidagarritasun eskasa azpimarratu zuen defentsak apelazioan. ?Soinurik gabeko bideo lauso eta pikorkatua? klubeko jabearen etxeko segurtasun-kamerek grabatu zuten. Aditu batek argi eta garbi esan zuen epaiketan bideoan jasotako irudiak ez zirela batere argi ikusten, eta, ondorioz, ez zutela egilea identifikatzeko balio.