Kargatzen...
Itxi

Metro Bilbao

77 urteko gizon bat hil da Barakaldon, Metroak harrapatuta

eitb.eus

Leer en Castellano

Segurtasun Sailak zehaztu duenez, erorikoa izan du gizonak, zantzuen arabera. Tren zerbitzua etenda egon da bi ordu inguru, Barakaldo parean.

Metro Bilbaoko tren batek 77 urteko gizonezko bat harrapatu eta bertan hil du gaur, asteartea, Ansioko geltokiaren parean, Barakaldon (Bizkaia).

Segurtasun Sailak eitb.eus-i zehaztu dionez, ezbeharra 16:50ean gertatu da, gizonezkoa erori denean, trena pasatzeko zorian zegoenean.

Harrapaketaren ondorioz, tren zerbitzua bi ordu inguru etenda egon da, gorpua altxatu duten arte.