ZIKA
Bigarren zika kasua atzeman dute EAEn
eitb.eus
50 urteko emakume bat da kutsatutakoa; Gipuzkoan bizi da, eta duela gutxi itzuli da etxera Dominikar Errepublikara egindako bidaia batetik.
Zikaren birusak kutsatutako bigarren kasu bat atzeman dute Euskal Autonomia Erkidegoan. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakitera eman duenez, 50 urteko emakume bat da kutsatutakoa; Gipuzkoan bizi da, eta duela gutxi itzuli da Dominikar Errepublikara egindako bidaia batetik. Gripearen zantzuak zituelakoan joan zen Osakidetzaren zentro batera, eta han atzeman zioten Zikaren birusa.
Bestalde, baieztatu gabe badago ere, hirugarren kasu bat ikertzen ari dira Osakidetzako adituak. Gasteizen bizi eta bere jaioterrira, Boliviara, bidaiatu berri duen 42 urteko emakume bat gaixorik dago, etxean, eta ez dute baztertzen Zikaren birusak kutsatuta egotea.
Osasun Sailak eta Osakidetzak "lasai" egoteko eskatu diote gizarteari, eta, opor garaia izanik, "arrisku gehieneko herrialdeetara bidatuko duten herritarrei prebentzio neurriak hartzearen garrantzia" gogorarazi diete, batez ere, eltxoen ziztadak saihesteko.
dak saihesteko.