Itxi

BFA

Prest Gaude kanpaina aurkeztu dute, Bizkaian errefuxiatuak hartzeko

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Sentsibilizazio-kanpaina egiteko boluntarioen laguntza eskertu du Bizkaiko Foru Aldundiak. Orain, kanpainaren garapena sare sozialetan jarraituko du aurrera.

Prest Gaude kanpainaren prentsaurrekoa. Argazkia: bizkaia.eus

Bizkaiko Foru Aldundiak astearte honetan, ekainaren 28a, aurkeztu du errefuxiatuak hartzeko sentsibilizazio-kanpaina berria. Halaber, euren herrialdeetatik ihesi datozen errefuxiatuei harrera eta babesa eman behar zaiela esan du Bizkaiko Foru Aldundiak.

Teresa Laespada Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna sustatzeko diputatuak azaldu duenez, sentsibilizazio-kanpaina egiteko “herritarren parte-hartzeari ateak irekitzea” erabaki zuten.

Alde horretatik, mugen itxiera irudikatzen duen ikus-entzunezko materiala ekoitzi zuten ekainaren 11an. Horregatik, kanpainan parte hartu duten boluntarioei eskerrak eman nahi izan dizkie Teresa Laespadak.

Era berean, Prest Gaude sentsibilizazio-kanpainaren garapena aurrera jarraituko duela Youtube, Twitter eta Facebook bezalako sare sozialetan baieztatu du.