Itxi

Energia Estrategia 2030

Jaurlaritzak 'fracking'ari uko egin dio bere energia plan berrian

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

"Egun, ez dugu bermerik 'fracking'aren teknikak ingurumena errespetatzen duela esateko", adierazi du Arantza Tapia sailburuak.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Eusko Jaurlaritzak uko egin dio 'fracking' teknika erabiltzeari Energia Estrategia 2016-2030 planean, Arantza Tapiak Ekononia eta Lehiakortasun sailburuak jakinarazi duenez.

Plan horrek Euskal Autonomia Erkidegoko energia politika hobetzea du helburu, kontsumoa aurreztuz eta eraginkortasuna handituz. 2050ean energia ekoizteko petroliorik erabili behar ez izatea eta energia iturri berriztagarrien bidez hornitzea bilatzen du Jaurlaritzak, tarteko bidean gas naturala erabilita.

Ildo horretan, Tapiak iragarri du Jaurlaritzak uko egin diola gas naturala eskuratzeko ‘fracking’a bezalako teknika ez-konbentzionalak erabiltzeari, “egun ez dugulako bermerik teknika horrek ingurumena errespetatzen duela esateko”.

“Orain arte bezala, zundaketak egiteko eta gas naturala ustiatzeko teknika konbentzionalak soilik erabiliko ditugu”, erantsi du.

Hori dela eta, Jaurlaritzak ez du Araban zundaketarik egingo, baimena badu ere. Erabaki horrek galera ekonomikorik ekarriko duela ukatu egin du Tapiak.

Araban gasa ateratzeko dauden aukerak aztertzen jarraituko dutela esan du, baina berretsi egin du “soilik bitarteko konbentzionalak” erabilita arituko direla lanean.

 

Albisteak (4)

Bideoak (1)