Itxi

500 eskumuturreko

Eskumuturrekoekin umeak identifikatuko dituzte Sopelako hondartzetan

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

500 eskumuturreko banatuko dituzte hondartzetan galtzen diren haurrak errazago identifikatu ahal izateko. Turismo bulegoetan jaso ahal izango dira gaurtik aurrera.

Sopelan 500 eskumuturreko banatuko dituzte. Argazkia: @SopelaTurismo

Sopelan 500 eskumuturreko banatuko dituzte uda honetan, udalerri horretako hondartzetan galtzen diren haurrak errazago identifikatu ahal izateko. Eskumuturrekoan pertsona arduradunaren izena edo telefono zenbakia jarriko dute, haurra galtzekotan berarekin azkar harremanetan jarri ahal izateko.

Eskumuturreko horiek iragazgaitza den material batekin ekoiztu dituzte, eta, horri esker, uda osoan zehar erabiltzeko aukera izango dute haurrek.

Alde horretatik, Sopelako Udalak jakinarazi duenez, doakoak izango dira eta udalerriko Turismo bulegoetan jaso ahal izango dira gaurtik aurrera.

Era berean, Gontzal Hermosilla Sopelako alkateak esan du “haurrak lokalizatzeko sistema erraza, praktikoa eta eraginkorra” da. Izan ere, ekimen horren helburua galtzen diren haurrak errazago identifikatzea da, larritasun egoerak alde batera utziz.

Albisteak (1)