Itxi

Lapatza

Sidenorreko hondakindegia berdegune bihurtzeko lanen hasiera

E. Lotina | eitb.eus

Leer en Castellano

Hilabete honetan hasiko dira hondakindegia zena itxi eta leheneratzeko,  eta bertan Arrigorriagarako bidegorria eraikitzeko lanak, eta bederatzi hilabete iraungo dute.

Irudia: Basauriko Udala

Hilabete honetan hasiko dira Sidenorreko hondakindegia zena itxi eta leheneratzeko, eremu hori berdegune bihurtzeko, eta bertan Arrigorriagarako bidegorria eraikitzeko lanak, eta bederatzi hilabete iraungo dute, Basauriko Udalak agiri batean azaldu duenez.

Gerdauren kontura izango da obrak aurrera eramatea eta horiek finantzatzea: horrela aurreikusten zuen eremu horretarako 1998an onetsitako Barne-eraberritzeko Plan Bereziak, non jasotzen baita hondakindegia egon izandako lurrak Basauriko Udalari lagako zaizkiola.

Plan horretan, gainera, hondakindegiaren lursaila zigilatu eta leheneratzeko konpromisoa hartu zuen enpresak, bai eta lan horretan, Eusko Jaurlaritzak onetsitako proiektu baten arabera jardutekoa ere.

1,8 milioi

Aurreikusi dute lanek 1.800.000 euroko kostua izango dutela. Hauxe da egingo dutena: Sidenorreko hondakindegia zena zigilatzea (50.000 m2, Lapatzako eremuan) eta, gero, gune hori atseden-gune gisa egokitzea (hiri-altzariak jartzea, argiztatzea, eta abar).

Aipatutakoaz gain, goialdetik oinezkoentzako ibilbidea atonduko dute, eta bide hori Basauri eta Arrigorriaga artekoarekin lotuko dute.

in lotuko dute.in lotuko dute.