Itxi

Gasteizen

Beloa eramateagatik bereizi zuten neska gelara itzultzea eskatu dute

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Ikastetxe publiko horretako barne araudiaren arabera, ikasleek debekatuta dute burua estalita ikasgelan sartzea. Adin txikikoaren gurasoek, ordea, uko egin diote neskatoak buruko zapia kentzeari.

Ikasturte berriaren hasierarekin batera, burua zapia eramateagatik Gasteizko eskola publiko bateko ikasgelatik bereizi zuten 10 urteko neska gelara itzultzea eskatu du Arabako SOS Arrazakeria elkarteak.

Fede Garcia SOS Arrazakeria elkarteko bozeramaileak kazetarien aurrean salatu duenez, adin txikikoa baztertua izan da. Haren esanetan, oraindik ez dago argi datorren ikasturtean ikasgelara itzuli ahal izango duen edo bere ikaskideengandik bereizita ikasten jarraitu beharko duen.

Diskriminazio kasu hori konpontzeko eta adin txikikoak hezkuntzarako duen eskubidea bere onera itzultzeko eskatu dio Garciak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari. Bestalde, Fede Garciak adierazi du adin txikikoa eskolaz aldatzeak ez lukeela arazoa konponduko.

Ikastetxe publiko horretako barne araudiaren arabera, ikasleek debekatuta dute burua estalita ikasgelan sartzea. Adin txikikoaren gurasoek, ordea, uko egin diote neskatoak buruko zapia kentzeari.

Euskal hezkuntza sistemak ez du zapi islamikoaren erabilerari buruzko inolako protokolorik eta hezkuntza zentro bakoitzaren esku uzten du auzia.

uzten du auzia.