Itxi

Lan Eskaintza Publikoa

Arabako Gizarte Ongizateak 65 lanpostuko LEPa egingo du azaroan

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Beatriz Artolazabal Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen diputatuak iragarri du datozen hilabeteetan Lan Eskaintza Publikoaren deialdi berriak egingo dituztela.

Beatriz Artolazabal Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen diputatuak argi eta garbi esan du: Foru Erakundearen helburua Gizarte Ongizaterako Foru Institutuan hutsik dauden 368 lanpostuak betetzea da.

Aurten 65 lanpostuko Lan Eskaintza Publikoa (LEP) egingo dute, azaroan. Horren bidez administratiboak, sukaldari laguntzaileak, administrazio orokorreko goi mailako teknikariak, pedagogoak, informatika sistemen administrazioko goi mailako teknikariak, enpresako medikuak eta administrazioko erdi mailako teknikariak bilatu nahi dituzte.

Foru Erakudearen diputatuak esan duenez, urte osoan zehar egindako lan guztiaren emaitza da hori. Alde horretatik, datozen hilabeteetan Lan Eskaintza Publiko gehiago egingo dituztela iragarri du.

Halaber, Artolazabalek azaldu duenez, bilera ugari egin ostean aurreko Gobernuak Erakunde horrekin izan zituen desadostasunak konpontzea lortu dute.