Itxi

Segurtasun egoera

Espainiako Gobernuak kontrolak eta zaintza areagotuko ditu

Leer en Castellano

Inteligentzia zerbitzuek egokia iritzi diote alerta-egoera 4. mailan uzteari, (hots, zegoen moduan), ez baitute uste Espainian atentaturik izateko berehalako arriskurik dagoenik.

Jorge Fernandez Diaz Barne ministroa gaurko batzarrean. Argazkia: EFE

Espainiako Gobernuak polizia-kontrolak areagotuko ditu garraiobideen azpiegituretan, eta arreta berezia jarriko die jende asko biltzen den lekuei eta turismoguneei, atzo Nizan izan zen eta 84 pertsonaren heriotza eragin zuen atentatuaren ostean.

Horrela eman du jakitera Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak. Horrez gain, eta Frantziako agintariekin bat etorrita, mugetan egiten ari diren polizia-kontrolei eustea erabaki dute (hilaren 26an bukatu behar ziren). Kontrol horiek maiatzean jarri ziren indarrean futboleko Eurokopa txapelketa eta Frantziako Tourra dela-eta.

Terrorismoaren aurkako itunaren eta mehatxuaren arrisku mahaiaren jarraipen-batzordearen bileratik atera ostean egin ditu adierazpen horiek Fernandez Diazek. Adierazi duenez, bilera horretan inteligentzia zerbitzu guztiek "aho batez" erabaki dute alerta-egoera 4. mailan uztea, ez baitute ikusten Espainian atentaturik izateko berehalako arriskurik dagoenik. Horrenbestez, ez dute alerta-egoera 5. mailara igoko (alerta antiterrorista 4. mailan dago 2015eko ekainaren 26tik), baina neurriak "areagotuko" dituzte.

Jarduneko barne ministroak adierazi duenaren arabera, bart gauean EAEko eta Kataluniako Barne sailburuekin hitz egin du, eta polizia autonomikoek mahaian parte hartu dutela azaldu du.

Bestalde, Diazek esan du Frantziako agintariek esku artean dituzten datuen arabera, Nizako atentatua jihadismoarekin lotuta egon daitekeela dirudi, baina "terrorista bakar baten" ekintza izan dela, eta ez erakunde batena.

Nahiz eta alderdi hori oraindik baieztatu gabe dagoen, erakunde terrorista batek atentatu bat antolatzen duenean, tarte laburra igaro ohi da atentatua gauzatzen denetik eta bere egiletza aldarrikatzen den arte, erakundea jakinaren gainean egoten baita. Aldiz, aldarrikapena agertzen den arte denbora igarotzen bada, "banakako terrorista baten kontua izan dela pentsatu ohi da".

ntsatu ohi da".

Albisteak (4)