Kargatzen...
Itxi

Donostia

Donostiako Haizearen Orrazia ostiral honetan irekiko dute

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Iazko uztailean hartu zuten Haizearen Orrazia ixteko erabakia, aurreko hilabeteetan ondoko labarretik harri batzuk erori ostean. Gainera, mendi hegalean ezegonkortasun handia antzeman zuten.

Haizearen Orrazia Eduardo Chillidaren eskulturarik ikusgarrienetariko bat da. Argazkia: EFE

Urtebete inguru itxita egon ostean, ostiralean, uztailaren 29an, irekiko dute berriro Donostiako Haizearen Orrazia, Eneko Goia hiriko alkateak jakitera eman duenez.

Modu horretan, donostiarrek zein bisitariek Eduardo Chillidaren eskulturak gertutik ikusi ahal izango dituzte, baina ezingo dute flysch-aren paretara iritsi.

Paretara iritsi baino hiru metro aurretik behin behineko hesia jarriko da, hortaz, ezingo da pareta ukitu, baina hesiaren materialek eskulturak ikusteko eta horietaz gozatzeko aukera emango dute.

Haizearen Orrazia ixteko erabakia iazko uztailean hartu zuen Udalak, aurreko hilabetean ondoko labarretik harri batzuk erori ondoren. Une horretan egin zuten azterketan eskulturei eusten dien mendi hegalean ezegonkortasun handia antzeman zuten. Horrenbestez, pasealekua itxi eta mendi mazela garbitzea erabaki zuten.

Era berean, Eneko Goiak adierazi du akordioa lortu dutela Haizearen Orraziaren flysch-aren azkeneko 75 metrotan lanak egiteko.

2016ko apirilaren amaieran TEINSA enpresari esleitu zitzaizkion lan horiek, 692.617,32 euroren truke. Hala ere, Udala eta Chillida eta Peña Ganchegui familiarren arteko akordioaren zain zegoen azken metroei irtenbidea emateko plazari eraginik egin gabe.

inik egin gabe.inik egin gabe.

Albisteak (1)