Donostiako Aste Nagusia
Donostiako Aste Nagusiak zapi berria izango du aurten
Agentziak | Erredakzioa
Iñigo Garvik diseinatu duen zapiaren kolore nagusia zuria da, baina horren mutur batean urdina ageri da, hiriko banderan bezalaxe. Donostiako Udalak lehiaketa bat egin du irabazlea aukeratzeko.
Oso gutxi falta da datorren abuztuaren 13an Donostiako Aste Nagusia hasteko. Arrazoi horregatik, 25.000 zapi banatuko dira donostiarren eta Donostiako Aste Nagusira hurbiltzen diren bisitarien artean.
Abuztuaren 12an, ostirala, egingo dute zapien banaketa, Aste Nagusiko kanoikadaren aurreko egunean. Halaber, Iñigo Garvi arkitektoak eta diseinatzaileak sortu duen zapiaren kolore nagusia zuria da, baina horren mutur batean urdina ageri da, hiriko banderan bezala. Hala, hiriko jaiak identifikatzen lagundu dezakeen “ikurra” bihurtzea da zapiaren helburu nagusia.
Alde horretatik, zenbait urtez zapiaren diseinurako hainbat marrazki eta urdin desberdin erabili ondoren, Donostiako Udalak lehiaketa bat antolatu du aurten. Era berean, Ernesto Gasco Ekonomia Bultzatzeko zinegotziak azaldu du “oso donostiarra eta jai girokoa” dela aurtengo zapia.
2016ko Aste Nagusiko zapiaren diseinu berria egiteko “2016 Puntada” lehiaketan parte hartu duten hamar finalistek, euren proposamenaren zirriborroa epaimahaikideen aurrean defendatu behar izan dute. Epaimahaiak, ekainean erabaki zuen Donostiako Aste Nagusia ordezkatuko duen zapia Iñigo Garvirena izango dela.
na izango dela.na izango dela.