Donostia
Zezenketen kontrako manifestazioa deitu dute hilaren 13rako
Agentziak | Erredakzioa
'Herri-Galdeketa Orain! Zezenketarik Ez' lelopean, 18:00etan abiatuko da martxa Donostiako Boulevard Zumarditik.
Donostia Antitaurina Orain plataformak zezenketen kontrako manifestazioa deitu du abuztuaren 13rako, Aste Nagusiko lehen egunerako.
Plataformak ohar batean nabarmendu duenez, urtero egiten duten protesta honek "argi uzten du donostiarrek zezenketak arbuiatzen dituztela". Otsailaren 19an herri galdeketa egingo dute zezenketei buruz.
'Herri-Galdeketa Orain! Zezenketarik Ez' lelopean, 18:00etan abiatuko da martxa Donostiako Boulevard Zumarditik.
"Festa giroan animalien tratu txarren kontrako euren jarrera" azaldu nahi duten guztiei manifestazioan parte hartzeko deia egin diete Donostia Antitaurina Orain plataformako kideek.
Plataformaren iritzian, Donostia Kultura Hiriburua izanda ez da ulergarria Udalak zezenketak egiteko baimena ematea. Izan ere, argudiatu dutenez, zezenketek ez dute "XXI. mendeko Kultura Hiriburutza batekin inolako zerikusirik, eta Donostiako irudia zikintzen dute".
ikintzen dute".ikintzen dute".